Beizama.Trantsizioko organo barrokoa (1862), San Pedro parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

Pedro Roqués Zaragozako organogileak eraiki zuen; 35.375 erreal balio izan zituen. Instrumentu hori interesgarria da historiaren ikuspegitik, barrokoari dagozkion elementu batzuk baititu: erregistro zatitu gehienak ditu, bataila-tronpeteria du, soinu-ezaugarriak klasikoak dira eta organoaren egurrezko hodien dekorazioak barrokoaren ezaugarri diren aurpegiak ditu. Aipatutako elementuekin batera, gerora organo erromantikoaren berezko bihurtuko diren beste elementu batzuk ere baditu organo horrek; besteak beste, kontsola bereizia, erregistro osoak, palanka bat tronpeteriak soinua egiteko edo tronpeteria ezabatzeko, eta beste palanka bat espresio-kutxari eragiteko. Aipagarria da 1856an, instrumentu hori inauguratu baino sei urte lehenago, Lekeition Espainiako lehen organo erromantikoa jarri zela eta hurrengo urtean (1863) Donostiako Santa Maria elizako (egun basilika da) Cavaillé-Coll handia inaguratu zela.

José Antonio Azpiazuk zaharberritu zuen, 1984an.

Erregistroak
   
     

Bajos

Flautado 13
Flautado Violón
Octaba

Docena
Quincena
Nasardos
Lleno 4 h. (entero)
Corno Inglés
Fagot
Trompeta en Ecos
Trompeta de Batalla  (entero)
Bajoncillo y Clarín (entero)

Tiples

Flautado 13
Flautado Violón
Octaba
Flauta
Docena
Quincena


Corno Inglés
Obue
Trompeta en Ecos
Clarinete
Corneta 5 h.
Trémolo

     
Pedal: 12 pisas de 26 palmos.