Andoain. Merklin/Gutschenritter organoa (1907), San Martin Tourskoaren parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

Merklin enpresako garai bateko lantegi-nagusiak, Joseph Gutschenritter-ek, organo hori bere erantzukizunpean hartu zuen 1898an. Joseph Merklin urte batzuk beranduago hil zen, 1905ean. Gipuzkoan eraikitako organoak Manufacture de Grandes Orgues. J. Merklin & Cie. (Paris) izenpean egin zituen, baina gero enpresak Manufacture de Grandes Orgues. J. Merklin & Cie. J.Gutschenritter, Successeur izena ere erabili zuen.Izen-kontu horrek nahastea eragin du askotan, Merklin-ek egindako instrumentutzat hartu izan baitira berez bere ondorengoari zegozkionak. Izan ere, ondorengoak (Mutinek egin zuen bezala) aurrekariaren izenaren ospeaz baliatzeko aukera izan zuen horrela.

Kasu honetan ere instrumentua organo erromantiko ederra da, tamaina ertainekoa; soinua gozo eta orekatukoa. Eskuzko bi teklatu ditu, 56 notakoak, eta 30 notako pedala, guztira 20 erregistrorekin. Sergio del Campo eta Alejandro Turanzas organogileek zaharberritu dute, 2006an.

Erregistroak
   

 

I Teclado II Teclado Pedal
     
Violón 16
Flautado 8
Flauta Armónica 8
Violón 8
Octava 4
Lleno 3h.
Trompeta 8
Principal 8
Corno de Noche 8
Viola de Gamba 8
Voz Celeste 8
Flauta Octaviante 4
Trompeta 8
Clarín 4
Fagot 8-16
Fagot-Oboe 8
Voz Humana 8
Contrabajo 16
Subajo 16
Violón 8
 
Enganches: I/P, II/P, II/I. Octavas graves II/I. Trémolo. Llamadas de Lengüetería del I y II. Una combinación libre. Máquina neumática. Pedal de expresión para el II teclado.