Azkoitia. Cavaillé-Coll organoa (1898), Santa María la Real parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

Gipuzkoako Cavaillé-Coll organo garrantzitsuenetako bat da hau ere, mundu osoan oso ezaguna. Donostiako Santa Maria basilikako Cavaillé-Coll organoa César Franck-en musika interpretatzeko egokia bada, hau, berriz, organo erromantiko-sinfonikoaren eredua da. Gainera, organogile ospetsu horrek eraikitako azken instrumentu handia da, organo hori inauguratu eta hilabete beranduago Cavaillé-Coll etxea Charles Mutinik erosi baitzuen. (Aristide Cavaillé-Coll 1899an hil zen).

Fernand Prince-k harmonizatu zuen; aurretik, Stoltz frères etxearentzat lanean aritu zen Prince, Bergarako, Zumaiako eta Tolosako klaratarren organoak harmonizatzen hain zuzen.  Koruaren ezkerraldean dago, presbiteriorantz begira; horrela organo barroko zaharraren kokapena errespetatzen da, behin gehiagoz.  Erregistroen neurriak eta teklatuen izendapena ere organo barroko espainiarraren ezaugarriei dagozkie.

Gainera, Organo Nagusiaren Tronpeta Harmoniko eta Klarin Harmoniko erregistroak ditu, eta horiek Batailan daude. Esan daiteke organogile ospetsu horrek omenaldi berezia egin ziola bere familia- eta lanbide-jatorriei, Espainian jarri zituen organoen bidez. Izan ere, Kataluniarekin oso harreman estua izan zuen (amona, Maria Francisca Coll, katalana zen) bai eta organo barroko espainiarrarekin ere. Kutxa berria da, Cavaillé-Coll etxeak diseinatua, hain zuzen. Gabriel Blancafort-ek zaharberritu zuen 1976an. 60.000 pezeta kostatu zen.

Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 30 notakoa; guztira 40 erregistro ditu.

Erregistroak
   

I Teclado

Flautado Mayor 26
Violón 26
Flautado 13
Violón 13
Salicional 13
Flauta Armónica 13
Octava 6 ½
Compuestas 4h.
Cimbala 3h.
Trompeta Magna 26
Trompeta Real 13
Clarin 6 ½
Trompeta Armónica 13 (en Batalla)
Clarín Armónico 6 ½ (en Batalla)

II Teclado

Quintatono 26
Principal 13
Violón 13
Unda Maris 13
Violón 6 ½
Dulciana 6 ½
Octavín Armº 3 ¼
Campanillas 3h.
Trompeta 13
Fagot-Oboe 13

 

 

III Teclado

Corno de noche 13
Flauta Travesera 13
Viola de Gamba 13
Voz Angélica 13
Flauta Octav. 6 ½
Octavín Armº 3 ¼
Trompeta Armª 13
Clarín 6 ½       
Clarinete 13
Voz Humana 13

Pedal

Contrabajo 26
Subajo 26
Bajo 13
Violón 13
Bombarda 26
Trompeta 13

 

 

Enganches: I/P;II/P;III/P,II/I;III/I;III/II. Trémolo I-II. Oct. Grav. III/I,I/I, Tempestad
Leng. I,P,Batalla. Ped. expresión al II y III. Teclados man. de 56 notas y pedal de 30.