Bergara. Stoltz frères organoa (1889), San Pedro parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

Bergarako organo hori ere oso ezaguna da munduan, azken urteetan batik bat, organo horrekin egindako zenbait grabazio direla medio –bereziki, Aeolus eta Ausrecords etxeek egindakoak (Alemaniakoa eta Euskal Herrikoa, hurrenez hurren).

Instrumentu erromantiko garrantzitsua da; ez du aldaketarik jasan, eta bere soinu-ezaugarriak Tolosakoaren oso antzekoak dira. Gipuzkoan eraikitako organo gehienak herritarrek emandako diruaren eta udalen diru-laguntzen bidez ordaindu ziren. Bergarako organuaren kostua, berriz, Martina Maíz andreak, Blanc-en alargunak, ordaindu zuen oso-osorik (36.500 franco). Organoa Fernand Prince-k harmonizatu zuen; Cavaillé-Coll etxearentzat lan egin zuen gero Princek, eta, denborak aurrera egin ahala, bere lana funtsezko bilakatu zen Gipuzkoako nahiz Euskal Herri osoko organo erromantikoen mantentze-lanak (bereziki, organo frantziarrak) egiteko. Bitxikeria gisa, aipagarria da organo hori instrumentu mota horretan ohikoa dena baino tonu erdi baxuago afinatuta dagoela.

Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notakoak, eta 30 notako beste pedalezko teklatu bat; guztira 36 erregistro ditu.

Erregistroak
   

I Teclado

Bordón 16
Flautado 8
Flauta Armónica 8
Bordón 8
Violoncelo 8
Octava 4
Lleno 2-5h.
Bombarda 16
Trompeta 8
Clarín 4
Corneta 5h.

II Teclado

Bordón 16
Flauta Armónica 8
Salicional 8
Bordón 8
Flauta Octaviante 4
Campanillas 2-3h.
Trompeta 8
Clarín 4
Clarinete 8

 

III Teclado

Violón 16
Flauta Armónica 8
Violón 8
Viola de Gamba 8
Voz Celeste 8
Flauta Octaviante 4
Octavín 2
Trompeta 8
Clarín 4
Fagot-Oboe 8
Voz Humana 8

Pedal

Contrabajo 16
Violoncelo 8
Bajo 8
Bombarda 16
Trompeta 8

 

 

 

Enganches: I/P,III/P;II/I;III/I. Trémolo. Oct. Grav. III/I. Trueno. Leng. I-II-III-P. Máquina neumática. Ped. de expresión al III. Teclados manuales de 56 notas y 30 de pedal.