Billabona. Eleizgaray y Compañía organoa (1920), Jesusen Bihotza parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

Aquilino Amezua Pasaian hasi zen lanean bere Bartzelonako tailerra utzi ondoren. Gero, Azpeitira lekualdatu zen, eta azkenik Donostia-Hernanira, behin betiko. Azpeititik alde egin ondoren, bere alarguna beste organogile batzuekin elkartu zen, eta Vda. de Amezua, Aragonés, F. Eleizgaray y Cia. izeneko lantegia sortu zen. Gero, enpresak Eleizgaray y Cia. izena hartu zuen. Izen-aldaketa horrekin batera urte oparoak bizi izan zituen enpresak, eta instrumentu ugari jarri zituen Espainian eta Hego Amerikan.

Billabonako organoa da enpresa horrek Gipuzkoan egindako garrantzitsuena. Kutxaren traza neogotikoa da. Gipuzkoako ezkutua du goiburuan. Eskuzko hiru teklatu ditu, 56 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 30 notakoa; guztira 32 erregistro ditu. Transmisio elektrikoa du. Organoaren soinu-ezaugarriek agerian uzten dute instrumentua erromantizismoaren garai ondokoa dela.

Erregistroak
   

I Teclado II Teclado III Teclado Pedal
       
Flautado de Gamba 16
Montre 8
Flauta Armónica 8
Violón 8
Flauta Dulce 8
Octava 4
Octavín 2
Lleno 4h.
Trompeta 8
Bordón 8
Eoliana 8
Voz Celeste 8
Flauta Trav. 4
Piccolo 2
Clarinete 8
Fagot-Oboe 8
Bordón 16
Flauta Magna 8
Cor de nuit 8
Viola de Gamba 8
Voz Angélica 8
Quintatón 8
Fugara 4
Flautín 2
Corneta 5h.
Trompeta 8
Clarín 4
Voz Humana 8
Grandes Contras 16
Subajo 16
Principal 8
Bordón 8
 
Enganches: II/I, III/I, III/II, I/P, II/P, III/P. Octavas graves III/I. Octavas agudas III/I. Trémolo II y III. Exclusión de Lengüetería. Exclusión de Mixturas. Combinaciones fijas (PP, P, MF, F, Tutti). Dos combinaciones libres. Pedales de expresión II y III.