Errezil. Merklin/Gutschenritter organoa (1913), San Martin parrokiakoa.


Ahundiago jo hemen

J. Gutschenritter-ek eraikitako organo hori J. Merklin et Cie. (Paris) izenarekin inauguratu zen 1913an, arazoz, tentsioz eta gutunez betetako prozesu luze baten ondoren.  Prozesu horretan funtsezkoa izan zen Fernand Princeren parte-hartzea; Princek lanaren arduradun nagusi gisa jardun zuen, parrokiaz eta J. Gutschenritterez gain, jakina. Andoaingo organoaren egituraren oso antzekoa du. Hau ere  tamaina ertaineko instrumentu erromantiko mekaniko interesgarri eta ederra da. Organo hori koruaren alde batean dago, organo barroko espainiar zaharren tradizioan egin ohi den bezala.

Bitxikeria gisa, aipagarria da organo horrek sortu zenetik espazio berezia duela organoari Voz Humana bat eta Salicional deritzona gehitzeko. Hala ere, esan behar da gaur egun espazio horietako bat beranduago eraikitako Quincena batek hartzen duela.

Eskuzko bi teklatu ditu, 56 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 30 notakoa; guztira 18 erregistro ditu.

Erregistroak
   

I Teclado II Teclado Pedal
     
Violón 16
Flautado 8
Flauta Armónica 8
Violón 8
Octava 4
Quincena 2
Lleno 3h.
Trompeta 8
Voz Celeste 8
Viola de Gamba 8
Trompa Nocturna 8
Flauta Octaviante 4
Trompeta 8
Clarín 4
Fagot 16
Fagot-Oboe 8
Contrabajo 16
Subajo 16 (por transmisión)
Violón 8 (por transmisión)
 
Enganches: I/P, II/P, II/I. Octavas graves. Trueno. Llamadas de Lengüetería para el I y II. Palanca neumática. Pedal de expresión para el II teclado.