Instrumentu horri buruzko hainbat galdera daude erantzun gabe, horien artean bere jatorria. Izan ere, organo hori Oiartzungo San Esteban parrokian 1861ean jarri zen arren, kontsolan ageri zen Cavaillé-Coll Père et Fils izendapena 1849an desagertu zen.
Calvano-Bernal-ek (Azpeitia) zaharberritu zuen, 1981ean.
Eskuzko bi teklatu ditu, 54 notakoak, eta 18 notako pedala (Do-Fa), guztira 17 erregistrorekin.