Orio. Federico Acitores (2013), San Nikolas Bariko Eliza.


Ahundiago jo hemen

Aurrez Jose Antonio Oria (1859) eta Puignau y Olaciregui (1935) organogileek jarritako hodiez baliatu da, neurri batean, Federico Acitores  organo hau zaharberritzerakoan.

Aurreko organotik 853 hodi hartu eta beste 1.152 berri jarri zaizkio oraingo honi.
Nola notetan, hala erregistroetan ere, transmisio mekanikoz funtzionatzen du guztiak. Eskuzko hiru teklatu ditu, 61 notez osatua bakoitza (Do1-do5) eta hanketako teklatu bat, 30 nota dituena (Do1-fa3). Egiazko 32 jokoz osatua dago organoa bere osotasunean.

Euskal Herriko organo ugaritan nabarmena den tradizio sinfonikoari jarraipena eman nahi izan dio Federico Acitores-ek organo hau eraikitzerakoan, hau da, lehen unean A. Cavaillé-Coll organogile frantziarrak sortutako eskolari eta geroago Aqilino Amezua, Lope Alberdi, Puignau y Olaciregui, Eguiguren eta beste organogile euskaldunek garatutakoari jarraitu nahi izan dio zaharberritze hau moldatzerakoan.

Erabilera didaktikorako eskaintzen dituen aukerak dira organo honen ezaugarri nabarmenetako beste bat. Organoaren barnealdea ikustatzeko eskaintzen dituen aukerek oso berezia egiten dute instrumentu hau, honen osagai nagusietara eta funtzionatzeko duen egitura guztira iritsi baitaiteke, zuzen-zuzenean, edonor erraztasun handiz.

Organo-kaxaren irudia ere berritzailea eta ederra da, Orio herriaren itsaso-izaera suma baitaiteke bere  kanpoaldeko egituran eta apaingarrietan.

 


Erregistroak
   

I Organo Nagusia

II Positivo Adierazkorra

III Errezitatibo Adierazkorra

Pordoia 16
Flautakara 8
Flauta Harmonikoa 8
Estalia 8
Zortzigarrena 4
Hamabosgarrena 2
Betea IV 1 1/3
Tronpeta 8

 

Flautatu Nagusia 8
Hodi Txirula 8
Zortzigarrena 4
Txirula Eztia 4
Nasardoa 2 2/3
Hamabosgarrena 2
Hirugarrena 1 3/5
Betea III
Fagot eta oboe 8
Tenblante

Flauta Magna 8
Gaueko Adarra 8
Biola 8
Ahots Zerutarra 8
Txirula 4
Oktabatxoa 2
Fagota 16
Tronpeta 8
Turuta 4
Tremoloa III

 

 

 

Pedal                         

 

 

Kontrabaxua 16
Subbaxua 16
Irekia 8
Pordoia 8
Bonbarda 16
Tronpeta 8

I -   Pedal
II – Pedal
III – Pedal
I – II
III – I
III - II

Expresión al II y III

Créditos