Juan Dourte Getxon jaio zen, 1895ean. 1924an sortu zen bere izena zuen enpresa organogilea, eta sari handi bat jaso zuen Bartzelonako 1929ko Nazioarteko Erakusketan.
Badirudi Juan Melcheren bidez sartu zela organoen munduan. Dourte enpresak organo ugari egin zituen Espainian eta Hego Ameriketako hainbat herrialdeetan. Bernal-Kortak zaharberritu zuen, 1986an. Organo erromantikoen garaiaren amaierako instrumentua da.
Eskuzko bi teklatu ditu, 61 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 30 notakoa; guztira 22 erregistro ditu. Sistema mekaniko-neumatikoa du.