Donostia. Aristide Cavaillé-Coll organoa (1863), Santa Maria basilikakoa.


Ahundiago jo hemen

Instrumentu hori mundu osoan da ezaguna, César Franck-en musika modu fidagarrian interpretatzeko instrumentu egokienetako bat dela irizten baita. Organo hori instalatzeko lanak Vincent Cavaillé-Coll-en gidaritzapean egin ziren; Aristide organogile ospetsuaren anaia zen Vincent Cavaillé-Coll. Organoaren kostua 228.275 erreal izan zen. Eskuzko hiru teklatu ditu, 54 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 27 notakoa; guztira 44 erregistro berri ditu.

Koruaren ezkerraldean kokatuta dago, presbiteriorantz begira. Organo Nagusiak eta Errezitatiboak koruaren beste alderantz egiten dute soinua, eta Positiboak, berriz, elizaren aldare handirantz. Lehen ere leku horretan bertan zegoen organo barrokoari dagokio fatxada; hala ere, fatxada hori aldatu egin zuen neurri batean Cavaillé-Collek, instrumentu berriaren beharretara egokitzeko.

Organo horren berezitasun bat (eta organogile berak Espainian eraikitako beste batzuena) da organogileak azaltzen duen errespetua organo barroko espainiarraren berezko ezaugarriekiko. Alde batetik, Cavaillé-Collek jatorrizko organo barrokoaren kokapena errespetatu zuen (koruaren alde batean); bestetik, teklatuei Órgano Mayor, Cadereta edo Ecos izenak ematea erabaki zuen, instrumentu zaharrekin egiten zen bezala, alegia; azkenik, irizpide berari jarraituz, erabaki zuen erregistroen neurria oinetan zifratu ordez arretan zifratzea. Hori guztia organogile horrek organo barroko espainiarrari egindako omenalditzat har daiteke; ez da ahaztu behar organo barroko espainiarraren jatorria oso estu lotuta dagoela Cavaillé-Collekin eta bere familiarekin.
Espresio-pedala ohi bezala kontsolaren erdian kokatuta egon arren, jatorrian espresio-kutxak kontsolaren eskuinaldean kokatutako metalezko palanka baten bidez funtzionatzen zuen.

Oso deigarriak dira organo honen doinuaren gozotasuna eta edertasuna.

Erregistroak
   
     

I Teclado

Flautado 26
Violón 26
Flautado 13
Flauta Armónica 13
Viola de Gamba 13
Violón 13
Octava 6 ½
Tapadillo 6 ½
Dulciana 6 ½
Docena 2 2/3
Quincena 3 ¼
Compuestas 4-6h.
Trompeta Magna 26
Trompeta Real 13
Clarín 6 ½
Corneta 5h.

II Teclado

Flautado 13
Salicional 13
Violón 13
Unda Maris 13
Flauta Octaviante 6 ½
Viola 6 ½
Docena 2 2/3
Quincena 3 ¼
Piccolo 1
Trompeta 13
Clarín 6 ½
Clarinete 13

 

 

III Teclado

Flauta Travesera 13
Violoncello 13
Voz Angélica 13
Flauta Octaviana 6 ½
Viola 6 ½
Octavín Armº 3 ¼
Trompeta 13
Clarín 6 ½       
Fagot-Oboe 13
Voz Humana 13

Pedal

Contrabajo 52
Flautado Mayor 26
Flautado 13
Bombarda 26
Trompeta 13
Clarín 6 ½       

 

 

 

Enganches: Máquina neumática. I/P,II/P,III/P,II/I, III/I, Leng. I-II-III-P
Trueno.Trémolo. Pedal de expr. al III. Teclados manuales de 54 notas y pedal de 27.