Aquilino Amezua, Juan de Amezua organogilearen semea, Azpeitian jaio zen. Organo barroko espainiarren garaiaren amaieran eta lehen organo erromantiko frantziarrak instalatzen hasi ziren garaian bizi izan zuen gaztaroa Aquilino Amezuak. Horrek eragin handia izan zuen Aquilino Amezuaren bizitzan. Parisen trebatu zen Stoltzen eskutik, eta, ondoren, Ingalaterran, Garn-en eskutik. Esan daiteke Aquilino Amezua izan zela organo erromantiko espainiarraren sortzailea.
Instrumentu interesgarri horrek ez du aldaketarik jasan eginez geroztik, eta Aquilino Amezuak egindako azken organoetako bat da. 1911eko azaroaren 11n inauguratu zen, Aquilino Amezua hil baino urtebete lehenago.
Eskuzko bi teklatu ditu, 56 notakoak, eta pedalezko teklatu bat, 30 notakoa; guztira 24 erregistro ditu. Organoak sistema mekaniko-neumatikoa du. Organo osoarentzako espresio-pedalak agerian uzten du erromantizismoaren garai ondoko organoen estetika bereizgarria.