Tamaina ertaineko organoa da, baina soinu eder eta orekatua du. Oso egokia da San Pedro parrokiaren neurrientzat. Fernand Prince-k harmonizatu zuen organo hau ere, Bergarako eta Azkoitiko organoekin erakutsi zuen maisutasun berarekin. Bere kostua 16100 pezeta izan zen. Eskuzko bi teklatu ditu, 56 notakoak, eta 30 notako pedala, guztira 15 erregistrorekin. 1979an Hernaniko Alejandro Usabiagak zaharberritu zuen, jatorrizko ezaugarri guztiak errespetatuz.